Video

Visita el canal YouTube de EKITEN-Thinking.

SWITCH: TOWARD A WATER SUSTAINABLE CITY OF THE FUTURE

Hemen zaude: Irakaskuntza jarduera » Mintegi Espezializatuak

Mintegi Espezializatuak

Irakaskuntza jarduera

Gaur-egun, erabaki-prozesua, jakintza eremu ezberdinetatik egiten diren analisietan oinarriturik egon behar da. Honen ondorioz, hiri garapena eta etxebizitza arazoaren inguruan lan egiten duten profesionalek  holistikoa eta diziplina anitza den ikuspegia  izatea ezinbestekoa da.

EKITEN-Thinking Ikasketa Taldeak, etxebizitza politika publikoko arauketa eta kudeaketa inguruan pertsona profesionalak formatzeko helburuarekin, hiru mintegi espezializatu burutuko ditu. Hauek, jakintzaren ikuspegi ezberdinetatik, batez ere, arkitektura, ekonomia, soziologia eta zuzenbidetik, aurkezten diren konponbideetara hurbilpen bat egiten saiatuko dira.

Mintegi bakoitza, berauetan parte-hartzen duten instituzioekin elkarlanean diseinatuak eta antolatuak izango dira. Xedea, interesdunen, bai instituzio zein profesionalen, formakuntza nahi zein beharrei, bai berariazkoei zein orokorrei, erantzunak ematea delarik.

Mintegiak aztertuak eta sistematizatuak izango dira, jarduera egokiak eta hobekuntzak identifikatzeko asmoarekin. Honek ahalbidetu eta bermatuko du, ondorengo urteetan esperientzia berriz posible izatea  eta EKITEN-Thinking Ikasketa Taldearen barruan sortzen den jakintzaren transferentziaren instituzionalizazioa.

Zabaldu
| | Lagun bati bidali | Nº visitas: 789

.