Video

Visita el canal YouTube de EKITEN-Thinking.

SWITCH: TOWARD A WATER SUSTAINABLE CITY OF THE FUTURE

Hemen zaude: Irakaskuntza jarduera » Jardunaldiak » Etxebizitza Arazoaren Ikuspegi Soziologikoa

Jardunaldiak

Irakaskuntza jarduera

Hitzaldi Magistralen Zikloa

Luis Cortes Alcala Doktoreak Aurkeztutako Etxebizitzaren Soziologia eta Espainiako Etxebizitzaren Analisi Saiakera Soziologikoei buruzko Hitzaldi Magistrala

Etxebizitza Arazoaren Ikuspegi Soziologikoa

Sarrera

Etxebizitzaren arazoa gure gizartearen agenda publikoaren gai garrantzitsuenetariko bat da. Gaur egun bizi dugun etxebizitza merkatuaren krisiak hiritarren eskubideak bermatzeko orduan, euren ekonomian, euren gizarte harremanetan eta norbanakoaren garapenean eragin zuzena dauka

Esan beharra dago, etxebizitza moldeek eta ezaugarriek, gizartearen antolaketa eta baloreei buruzko informazioa eskeintzen digutela ere.

Aurreko eremu hau da hain zuzen Ikerketa Soziologikoari erronka berri ba aurkezten diona. Batez ere, etxebizitza arazoak, alde batetik sortzen dituen eta bestetik, berarengan eragina duten alderdi  ezberdinak ulertzeko unean. Beraz, gai honetan soziologiak eta beste jakintza ezberdinek izan ditzaketen elkarloturak ezagutzeak, politika publikoen definiziorako eta kudeaketarako proposamen baliogarriak aurkeztea ahalbidetuko du. Bereziki etzebizitza bat edukitzeko beharraren eta nahi hau asetzeko bitartekarien arteko aldea betetzen duten politika publikoak diseinatzeko orduan.

Metodologia:

Jardunaldiaren izaera berezia dela eta bi une ezberdin izango ditu. Lehenengo atalean, Luis Cortés Alcalá Doktoreak eskeiniko digun hitzaldi magistralarekin Etxebizitza Soziologiaren marko teoriko eta kontzeptuala aurkeztuko digu.

Bigaren atalean, Luis Cortés Alcalá irakaslearen eta jardunaldian bertaratutakoen arteko hartuemanetarako tartea egongo da. Doktoreak, "Etxebizitza Bazterketaren" inguruan burututako ikerketa saiakera aurkeztuko digu.

 

 

Informazioa eta Matrikula

Luis Cortes Alcala Doktoreak Aurkeztetako Hitzaldia. Universidad Complutense.

Antolatzailea: Grupo de Estudios EKITEN-Thinking Ikasketa Taldea. Euskal Herriko Unibertsitatea/Universidad del País Vasco.

Helburua: Etxebizitza ikerketa soziologikoaren ikasgai bezala kokatu bere garapenarako alderdiei antzemanez.

Kopurua: Mugatua

Izen ematea: Dohanik

Kontaktua: EKITEN-Thinking Ikasketa Taldea 94 601 5139 info@ekitenthinking.org

Egitaraua

2010/02/18 09:30 - 10:00

Aurkezpena eta Ongi Etorria

10:00 - 11:20

Luis Cortes Alcalaren Hitzaldia

11:20 - 11:40

Eztabaida

11:40 - 12:00

Kafe-etena

12:00 - 14:00

Parte Hartzaile Saioa: Luis Cortés Alcalá Doktoreak zuzendutako Etxebizitza Bazterketari buruzko ikerketa saiakeren aurkezpena, bertaratutakoen partehartzearekin aberastua.

 

 

14:00 - 14:10

Amaiera

Zabaldu
| | Lagun bati bidali | Nº visitas: 561