Video
Visita el canal YouTube de EKITEN-Thinking.
SWITCH: TOWARD A WATER SUSTAINABLE CITY OF THE FUTURE
Ikerkuntza Jarduera
Ikerkuntza Jarduera
EKITEN-Thinking Ikasketa Taldearen helbururik nagusiena, taldeak burutzen dituen jardueren, bereziki ikerketa proiektuen bitartez, gizartearentzako baliogarria izan daitekeen lana eskaintzea da; ezinbestekoak diren hurrengo hiru ikuspuntuak kontuan izanda:
- Ikerketa proiektuek gizarte eskaerei erantzunak ematea.
- Ikerketa proiektuak nazional eta internazional sareen barne garatzea. Honek ahalbidetuko du, jakintzaren hedatzea eta lokal mailan erabilgarriak izan daitezkeen joera eta erantzun globalak identifikatzea
- Ikerketa proiektuak lankidetzatik eratorriak izatea eta hau, gizartearen ongizatea hobetu dezaketen Unibertsitate-Enpresa-Gobernu arteko hitzarmenetan gauzatzea.
EKITEN-Thinking Ikasketa Taldea ikerkuntza jarduera dela medio, etxebizitza arazo eta hiri garapenari buruzko jakintza adituko sareetan parte hartzen saiatuko da. Ondorioz, ikerketa emaitzak hedatzeko ekintza desberdinak sustatuko ditu: enpresa ezberdinekin hitzarmenak bultzatuko ditu; argitalpen ezberdinak sortuko ditu; eta biltzar eta akademi jakintza esparruetan ikertzaileen partehartzea sustatuko du.






