Video
Visita el canal YouTube de EKITEN-Thinking.
SWITCH: TOWARD A WATER SUSTAINABLE CITY OF THE FUTURE
Hausnarketa Eremuak
Hausnarketa Eremuak
Jakintzaren eraikuntza, EKITEN-Thinkingen irakaskuntza eta ikerkuntza eremuetan sortzen diren elkarreraginen ondorioz. bideratuko da. Hala ere, badakigu, gaur eguneko Ezagutzaren Gizartean jakintzaren eraikuntza errealitate, bizipen, ikuspegi eta iritis ezberdinen bitartez eraikitzen dela.
Pertsona bakoitzak(akademikoak, kudeatzaileak, gizarte zibileko partaideak,…) duen jakintzaren aberastasuna jaso ahal izateko EKITEN-Thinkingek hausnarketa eremu ezberdinak antolatuko ditu. Hauekin, hiri garapena eta etxebizitza arazoaren inguruan informazio elkartrukaketa eta eztabaida ahalbidetu nahi da.
Esan beharra dago EKITEN-Thinking taldearentzat, jakintzak hurrengo ezaugarriak dituela:
- Bere jatorria pertsonen baitan dago.
- Ez du baliorik estatikoa bada; eskuz aldatu eta eraldatua izan behar da.
- Jakintzak jakintza sortzen du, arrazonamendua edo inferentziaren bitartez.
- Jakintza egitura duen eraikuntza bat da, beraz, ezagutarazteko eta aberasteko sareak sortu behar dira.





