Video

Visita el canal YouTube de EKITEN-Thinking.

SWITCH: TOWARD A WATER SUSTAINABLE CITY OF THE FUTURE

Hemen zaude: EKITEN-Thinking » Estrategia

Estrategia

EKITEN-Thinking

EKITEN-Thinking Ikasketa Taldearen jarduera, 4 ardatz estrategikoen bitartez gauzatuko da, etxebizitza arazoaren eta hiri garapenaren inguruan jakintza aditua sortzeko asmoarekin:

  • Ikerketa eta kudeaketa lanetan dabiltzatenei sostengua emateko xedearekin, informazioaren kudeaketa web orrialdearen bitartez burutuko da. Honek,  dokumentu, artikulo, aldizkari eta arauategiaren, aukeraketa, tratamendu eta antolaketa suposatzen duelarik.
  • Hiri garapenaren eta etxebizitza arazoaren inguruan berritzaileak diren ikerketa lerroak sortzea. Beti ere, ikuspegi ezberdinak (juridiko, soziologiko , ekonomiko, arkitektura-tekniko, entropologiko,....etb.) kontutan izanda, eta diziplina anitzak izango diren proposamenak sortzeko asmoarekin.
  • Hiri garapena eta etxebizitza arazoaren inguruko jakintza sakontzea beharrezkoa da, joerak eta kezkak antzeman  eta lanerako proposamenak diseinatu eta planifikatu ahal izateko. Hau lortzeko, idei eta esperientzien elkartrukaketa bermatuko dituzten hausnarketa eremu ezberdinak sortuko dira.
  • Hiri garapena eta etxebizitza arazoarekin zerikusia duten gaien inguruan sakontzeko asmoa duten profesionalei zuzendurik, espezializatuak diren irakaskuntz eremu ezberdinak antolatuko dira. Era honetan, bai ikerketa zein kudeaketa esparruan erabili ahal izateko, ikasketa taldeak, jakintzaren transferentzia burutuko du.

 

CIUDAD