Video

Visita el canal YouTube de EKITEN-Thinking.

SWITCH: TOWARD A WATER SUSTAINABLE CITY OF THE FUTURE

Hemen zaude: Baliabide Zentrua

Baliabide Zentrua

Baliabide Zentrua

Politika publikoen definizio egoki bat burutzeko ezinbesteko elementua informazioa da.  Hau lortzeko asmoarekin EKITEN-Thinking Ikasketa Taldeak hurrengo baliabideak sortuko ditu:

  • Dokumentazio Zentrua, hiri garapenaren inguruan informazioa bilatzen dutenei zuzendurik, ikerketa zein kudeaketa lanerako erabilgarriak izan daitezkeen dokumentazioa, artikuluak, arauak eta txostenak bilduko dituelarik. Hauek, textu, grafiko edo ikusentzutezko ereduan aurkeztuak izan daitezke eta web orrialdearen bitartez kudeatuak izango dira. 
  • Who is who bilatzailea. Hiri garapen egitasmo interesgarriak burutzen ari dituzten erakundeak, bai juridiko, ikerkuntza zein kudeatzaile mailan, identifikatzen lagunduko duen tresna da who is who; eta, lankidetza sareak, nazionalak eta internazionalak, sortzeko aukera emango du ere. Azken finean, tresnak, eragileak eta hauen kontaktua aurkeztuko bait digu.

EKITEN-Thinkingek bi tresna hauen bitartez hurrengoa eskaini nahi du: batetik, hiri garapen gaiaren inguruan informazioa eskuratzeko zeintzuk diren bere baliabideak azaltzea, eta bestetik, jakintza kudeaketaren egungo joerak kontutan hartuta, baliabide ezberdinen azterketa, aukeraketa eta antolaketa. Guzti honen xedea erabiltzaileen beharrei erantzuten dion informazio egoki bat eskaintzea da, eraginkortasuna bermatuz.

Zabaldu
| | Lagun bati bidali | Nº visitas: 2090