Video
Visita el canal YouTube de EKITEN-Thinking.
SWITCH: TOWARD A WATER SUSTAINABLE CITY OF THE FUTURE
Artikuluak
Aktualitatea
Nola ugaldu eraikinen energia-eragingarritasuna
Makina eta Motor Termikoak, Fisika Aplikatua eta Arkitektura Sailei atxikita dagoen UPV/EHUko 'Energética en la Edificación / Eraikuntzaren Energetika' (ENEDI) ikerketa-taldea eraikinetan energia-kontsumoa murriztea helburu duen Europako ILETE (Initiative for Low Energy Formation in Europe) programan parte hartzen ari da, aditu moduan.
José María Lizarraga katedraduna da 'Energética en la Edificación / Eraikuntzaren Energetika' (ENEDI) ikerketa-taldearen arduraduna. Talde honek UPV/EHUko Bilboko Ingeniaritzako Goi Eskola Teknikoan dauka egoitza. Era berean, Iñaki Gómez irakaslea da ikerketa-talde honek ILETE proiektuan daukan parte-hartzearen erantzulea. Gómezek irakasle-lanak egiten ditu UPV/EHUko Donostiako Unibertsitate Eskola Politeknikoan.
Orotara, Europako bederatzi unibertsitate ari dira parte hartzen proiektu honetan, aditu moduan. UPV/EHU dugu plataforman dagoen Espainiako unibertsitate bakarra. Gainerako unibertsitate-ikastegi guztiak, berriz, Frantziakoak, Alemaniakoak, Italiakoak, Errumaniakoak, Austriakoak eta Poloniakoak dira.
Plataformako kide bakoitzak mintegiak antolatu eta eskaini behar ditu, energiaren ikuspegitik eragingarriagoak diren eraikinak eraikitzeko eta hirigintza-proiektu iraunkorragoak garatzeko trebakuntza eskaintzeko, ideia horiek hedatzeko eta kontzientzia harrarazteko asmoz.
Bere estrategia globalaren baitan, ILETE proiektuaren helburua da eraikuntzarekin harremana duten taldeei (ingeniariak eta arkitektoak) informazioa helarazi eta kontzientzia harraraztea. Era berean, energia-kontsumo txikiko lanak egiaztatu eta garatu nahi ditu, eta azkenik, epe ertainera, lan horiek maila handian gauzatzeko konpromiso politikoa eskuratu nahi du.
ILETE proiektuaren baitako ekintzen bitartez, eraikinetako energia-kontsumoa murriztu nahi da, eta epe luzera, oraingo kontsumoa baino %20 gutxiago izatea lortzea.
Eraikinaren estalkiarekin harremana duten ezaugarriak, beraz, energia-kontsumoari zuzenean eragiten dioten faktoreak dira. Besteak beste, isolamenduen lodiera, orientazioa, beirazko gainazala edo zurgintzaren kalitatea. Eguzki-energia, energia termikoa, energia fotovoltaikoa, geotermikoa eta oro har energia berriztagarriak erabiltzeko aukerekin lotutako ezaugarriez gainera, arestian aipatutako alderdi guztien berri ere eman dute ILETE proiektuan egindako mintegietan.
ENEDI taldeak hainbat ikerketa-lerrotan dihardu lanean, eraikinen energia-eragingarritasuna maximizatzeko asmoz. Esate baterako, eraikuntza-materialen ezaugarri higrotermikoen ebaluazioan edo elementu bioklimatikoen diseinuan (gero eraikinetan txertatzeko). Europako Batzordearentzat, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioarentzat, Eusko Jaurlaritzarentzat, Aceraliarentzat edo Sidenorretzat hainbat ikerketa-proiektu gauzatu ditu talde honek. Eta gauzatutako ikerketa-proiektuak nazioarteko aldizkari teknikoetan argitaratu izan dituzte maiz. Taldeko parte-hartzaileek, berriz, ezin konta ahala biltzar eskaintzen dituzte, nola Europan, hala mundu osoan.
- Editoriala 06
- Novedades EKITEN-Thinking
- Recuperar la ciudad: ahora o nunca.
Gerardo Roger Fernández - La vivienda y el ordenamiento jurídico.
Gerardo Ruiz-Rico - Reflexiones acerca de los desafíos y retos en la problemática residencial del País Vasco.
Aitziber Etxezarreta Etxarri - Derecho de acceso a la vivienda, derecho subjetivo emergente.
Julio Tejedor Bielsa - Arquitectura, urbanismo y patrimonio.
Igone Guerra - Centro Innovación en Nuevas Tecnologías de la Construcción
Igone Guerra




